Festibala
Zergatik metal jaialdi bat?
Metal estiloa bereziki estimatua da Euskal Herrian, baina ez du merezi duen tokirik. Eszenatoki dedikatu bat sortzea saihestezina zirudien. Ospe handiko taldeekiko publikoaren gosea asetzeko asmoz, baina aurkikuntza ausartak egiteko eta tokiko eszenari laguntzeko ere bai.
Festibalaren istorioa
2022ko Metal’o’Ween 10. ediziorako, urteurrena ospatzeko 2 eguneko kontzertuak antolatzea erabaki genuen. Emaitzak eta publikoaren iritziak kontuan hartuta,
antolakuntzak xede hartu du metal gaualdi bat baino ez zena benetako jaialdi gisa pentsatzeko
2023an, Hendaiako udal zinemarekin lankidetza bat sortu zen, topaketak garatzeko eta publikoak partekatzeko gogoarekin. Beste kontzertu gau bat gehitu da, zinema-kontzertua eskainiz bereziki.
2024an, lehendik dagoenaz gain, gaualdi osagarriak izango dira zineman, erakusketa/instalazio bat Hendaiako mediatekan, eta Aizpurdi Lizeo Profesionalean entzumen-arriskuen inguruan sentsibilizatzeko proiektu berri bat.
Programazioa
Programazioa 3 ardatzen inguruan egituratzen da: nazioartean edo nazio mailan ospe handia duten artistak, publiko zabala erakartzeko, sortzen ari diren taldeak, aurkikuntza sustatzeko eta tokiko eszena, haiek ere fokuan jartzeko. Antolakuntza bultzatzen duen beste ikuspegi bat: programatutako taldeetan emakume artisten presentzia. Metal estetika ez da aniztasunaren adierazgarriena, garrantzitsua iruditzen zaigu emakumez osorik edo neurri batean osatutako taldeen alde egitea. Teknikalarien taldean ere ahalegina egiten da parekidetasun handiagoa izateko.