Aurreko edizioak
Jatorria
Hasieran, tokiko metal eszenari laguntzeko gure gogo amorratua bazen, ahal bezala moldatuz baina eskua bihotzean (bularretik erauzi berria, noski…). Eta pixkanaka, gehitu genituen sortzen ari ziren edo ezagunak ziren taldeak Metalzale guztientzat.
Migrazioa
Hendaiako gela eskuragarri ez zelako, ez desagertzeko, Metal’o’Ween erbestera abiatu zen eta harrera beroa jaso zuen. Sarako 3 edizio bikainak, batez ere Buru Beltz Festibalako kideengana hurbiltzeko aukera eman ziguten.
Festibalaren garai berria
2022an, itzuli ginen jatorrizko lurraldeetara hamargarren urteurreneko ediziorako. Berritze urtea eta dimentsio berri bat izan zen Metal’o’Ween-entzat, 2 egunetan zehar “jaialdi” moduan sartu zelako. Abentura berri baten hasiera! Eta topaketa berriak izan genituen Hellbona jaialdiarekin, eta Herriko Burdina atariarekin.
Metal’o’Ween Party gaualdiak
Forman mantentzeko eta festibala sustatzeko antolatutako gehigarri txikiak dira horiek, baina beti leihoak astintzeko eta talde berriak ezagutzeko gogo berean!